3zpa4

HAURRENTZAKO SHOW-A

3zpa4 gaztetxoei zuzendutako saio berritzailea da. 4 gazte dira protagonistak eta musika da beraien ametsa.

Egunero biltzen dira aitonak utzi dien lokal batean. Gainera, kanal bat daukate eta gertatzen zaien guztia zuzenean partekatzen dute ikusleekin; beren ametsak, musika munduan bidea egiteko arazoak, maitasun kontuak… Gazte bakoitzak bere kanal propioa ere badauka; JON futbolaria izateko presionatzen dute etxean, baina berak dantzaria izan nahi du benetan eta dantza estilo berri bat erakusten digu astero. IZARO neska konprometitua da, planeta zaintzea eta musika dira bere pasioak. MAIDER, munduan zehar bidaiatzen ibili da eta orain jakingo du zer den benetako lagunak edukitzea. AMETS, ameslaria eta abeslaria da, eta batez ere artista hutsa malabareekin, zirkuan lan egitea da bere ametsa.

3zpa4, gaztetxoak musika munduan murgiltzen dituen saioa.

 

Mota Haurrentzako show-a
Iraupena 25 min
Maiztasuna Egunerokoa
Denboraldiak 1
Atalak 195
Katea ETB1

Contraseña: Pausoka

  • Date 13 martxoa, 2019
  • Tags Haurrentzako