• aitaren etxea kartela drama
  • aitaren etxea drama
  • aitaren etxea drama
  • aitaren etxea drama
  • aitaren etxea drama
  • aitaren etxea drama
  • aitaren etxea drama
  • aitaren etxea drama
  • aitaren etxea drama

Aitaren Etxea

DRAMA

Espainiako Gerra Zibilaren 20 urte geroago Franco jeneralak gobernatzen du herrialdea. Euskadiko herri txiki batean Celaya familiak bere hotel handia irekita mantentzen saiatzen da arazoetan sartu gabe. Haientzat, etsitako bandoko kide izan zirenak, bizitza ez da erraza. Haien aurrean Luis Egaña alkateak dirudun bizitza darama.

Herriko enpresa handiaren kide eta herriko errejidore gorena izanik, ez dago ezer bere kontrolpean ez dagoenik. Edo bai. Ezusteko gertaera batek bi familien bizitzak aztoratuko ditu: Irene Egaña eta Martín Celaya gazteak maitemindu dira eta haien arteko erlazioarekin aurrera jarraitzeko asmoa dute besteek diotena kontuan hartu gabe. Gainera, dena gehiago okertzearren, Luisen fabrikaren langile batzuk, haien artean Celayaren bi anai, gazte talde bat osatzen dute agintarien aurka ekintzak egitekotan.

Denek ez dakitena, eta gutxinaka ezagutzen joango direna, Luis Egañaren, Ireneren aita, eta Javier Celayaren, Martinen aitona, arteko erlazioa oso sakona eta zaila dela da. Eta bi gazteak nahiz eta oso konbentzituta egon beren sentimenduak denaren gainetik daudela, laster ohartuko dira oso zaila dela iraganetik alde egiten bizitzen saiatzea.

Mota Drama
Periodikotasuna Asterokoa
Iraupena 60 min
Atalak 15
Katea ETB1/ETB2

Pasahitza: Pausoka