¡Dale una vuelta!

LEHIAKETA
Trailerra  Atala

Mota Lehiaketa
Maiztasuna Egunero
Iraupena 50 min
Katea ETB2

“Dale una vuelta” umorezko lehiaketa bat da. Astero hiru bikotekide sari nagusia irabazteko ahaleginak egingo dituzte. Lehiaketa hau irabazteko, ezinbestekoa da umore ona eta lotsa gutxi edukitzea. Programaren lehenengo zatian hiru bikoteek froga bisual ezberdinak gainditu beharko dituzte. Bukaeran, puntu gutxien dituen bikotea behin betiko kanporatua izango da. Lehiaketaren hurrengo zatian gelditzen diren bi bikoteak programak prestatu duen kontzeptu ezkutua asmatu beharko dute. Bikote irabazlea finalera pasako da eta sari nagusia irabazteko aukera izango du.

Sari nagusia etxera eramateko, famatu baten inguruko hamar galdera asmatu beharko dira. Asmatu ezean, aurkezlearen irrifar jator bat baino ez dute irabaziko lehiakideek. Azken finean, “Dale una vuelta” programan umorea dirua bezain garrantzitsua da.

Pasahitza: Pausoka